Ikastetxearen irekiera
Larrunek 2020ko irailean ireki zituen ateak, Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko ikasleentzat (2017. eta 2018. urteetan jaioak).
2022-2023 ikasturtean Haur Hezkuntzako maila guztiak eskaini genituen eta 2023-2024 ikasturtean Lehen Hezkuntzari ekin genion urtez urte maila berri bat irekiz.
titulu bikoitza: Bachibac
Bigarren mailako ikasketak amaitzean, gure ikasleek BachiBac titulua lortuko dute, Espainiako eta Frantziako estatuek aitortutako titulazio bikoitza. Titulu horri esker, Bidasoaren alde bateko zein besteko goi-mailako hezkuntza-sistemetan jarraitu ahal izango dute goi-mailako ikasketekin, eta hala, etorkizuneko hezkuntza- eta lan-aukerak zabalduko dituzte.
ZERBITZUAK
Jangela: ikastetxeko jantokiak menu orekatuak, askotarikoak eta sasoikoak eskaintzen ditu.
Haurtzaindegia: familien eskariaren arabera, ikastetxea goizeko 7:30etatik 17:30etara dago zabalik.
Eskola-garraioa: Goizeko eta arratsaldeko zerbitzuak eskaintzen dira Bengoetxea enpresaren eskutik. Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi hurrengo helbidera: igelarrun@gmail.com.
Eskolaz kanpoko jarduerak: ikastetxeak eskolaz kanpoko jarduerak eskaintzen ditu frantsesez eta euskaraz (antzerkia, musika eta mugimendua, euskal dantza, frantsesezko klaseak...) eguerdietan eta 16:30etik aurrera.