2025-2026 matrikulazioak

2025-2026 matrikulazio aldi ofiziala 2025eko otsailaren 3tik 14ra izango da. Interesa izan ezkero, posta elektronikoz (info@larrun.org) edo telefonoz (943 06 21 21) ikastetxearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu bakarkako bisita antolatzeko.

IZENA EMATEKO INFORMAZIOA

Izena emateko eskaeren epe ofizialak irauten duen bitartean, eskaera online edo aldez aurretik hitzordua eskatuta gure ikastetxeko idazkaritzan egin daiteke. Online egitea erabaki ezkero, hemen jarraitu beharreko prozedura deskribatzen duen gida dago eskuragarri. Presentzialki egin nahi izan ezkero, izena emateko inprimakia idazkaritzan entregatu behar da beharrezko datu guztiekin (hemen aurki dezakezue).

Gure gomendioa izena emateko eskaeran gutxienez bi ikastetxe jartzea da, lehentasunaren arabera. Horrela, haurra lehenengo hautatutako ikastetxean ez bada onartuak izan, eskari-kopuruak eskainitako postuen kopurua gainditzen duelako, bigarren aukeran sartzeko aukera izango du.

Eskatzaileek agiri hauek aurkeztu edo eskaneatu beharko dituzte:

●      Ikaslearen familia-liburuko fotokopia, edo jaiotza-agiria.

●      Eskaera egiten duen pertsonari (aita edo ama) dagokion familia-liburuko fotokopia edo pertsona hori ikaslearen legezko tutorea dela egiaztatzen duen agiria.

●      Eskabidea egiten duen lagunaren NANaren edo AIZren fotokopia: aitarena edo amarena, edo legezko tutorearena. Ez da aurkeztu beharko online izapidetuz gero eta agiri hori nortasun-datuak kontsultatzeko zerbitzuak baliozkotzen badu.

●      Familiaren bizilekuaren ziurtagiria (ikaslearena, aitarena, amarena, edo tutorearena), gehienez hiru hilabeteko antzinatasunekoa eta Udalak egindakoa.

●      Ikaslea etxean hartu bada, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala.

●      Banandutako edo dibortziatutako familiek Hezkuntza Sailak ezarritako protokoloa betetzen dutela egiaztatzen duen agiria (adibidez: ezkontide ohiaren baimen idatzia, ebazpen judiziala edo eskabidea bermatzen duen behin-behineko neurria, etab.).

●      Hezkuntza-laguntzako berariazko premiei buruzko galdetegia, behar bezala beteta. Aitortutako Hezkuntza Premia Bereziei buruzko diagnotikoa, halkorik izanez gero.

Halaber, baremoko edozein atalen puntuazioa eskatzen denean, behar diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

BAREMAZIO PUNTUAK

Izena emateko eskaerak barematzeko prozedura Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikastetxe itundu guztiei aplikatzen zaien deialdian ezarritakoa da.

Zonifikazio puntuei dagokienez, familiek helbide edo lantokitik hurbil egoteagatik dagozkien puntuak kontsultatu ahal izango dituzte hurrengo esteka honetan:https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/consulta-de-puntos-de-baremo

Ikastetxearen erabilera libreko puntua irizpide hau betetzen duten eskatzaileei emango zaie (OOG puntua):

-        Izen emateko eskaeran École Larrun lehen aukera gisa jarri duten familiei.

 

BAREMAZIO IRIZPIDEAK

Anai arrebak ikastetxean: 6,5 puntu

Aita ama edo tutore legalak ikastetxean egiten du lan: 5 puntu

Bizilekua edo lantokiaren gertutasuna gehienez: 7 puntu

● Bizilekua ikastetxearen eragin eremuan: 5 puntu

● Ikaslearen bizilekutik gertuen dagoen ikastetxea: 7 puntu

● Bizilekua ikastetxearen eragin eremu mugakidean: 2 puntu

● Bizilekua ikastetxearen udalerrian: 1 puntu

● Bizilekua EAEn: 0,5 puntu

● Aita ama edo tutore legalaren lantokia ikastetxearen eragin eremuan: 2 puntu

Familia unitatearen urteko errentak 15120€ EZ gainditzea: gehienez 3 puntu

Ikaslearen desgaitasuna: 2 puntu

Aita, ama, tutore edo anai-arrebaren desgaitasuna: 1 puntu

Maila orokorreko familia ugaria: 1 puntu

Maila bereziko familia ugaria: 1,5 puntu

Guraso bakarreko familia: 1 puntu

Familia harrera egoera: 1 puntu

Erditze anizkoitzean jaio izana (0,25 gehiago seme-alaba gehigarriko): 1 puntu

Familia unitateko kide bat ikastetxeko kooperatiba bazkide izateagatik: 0,5 puntu

Genero indarkeriaren biktima: 1 puntu

Terrorismoaren biktima: 1 puntu

OOG irizpidea: 1 puntu

Irizpideak eta puntuazioak hemen kontsultatu daitezke eskaerak aurkezteko eta onartzeko epeei buruzko informazio guztiarekin batera.

INFORMAZIOA ETA KONTAKTUA

Prozesuari buruz edozein laguntza behar izanez gero, aldez aurretik hitzordua eska dezakezue.

Harremanetarako datuak:

Helbide elektronikoa: info@larrun.org

Telefonoa: 943 06 21 21