Zenbatekoa da jangelako kuota eta zer zerbitzu-mota eskaintzen du?

Jangelaren prezioa: 110€/hileko (10 hileroko, irailetik ekainera).

Proposatutako zerbitzua catering zerbitzua da, garaiko eta hurbileko produktuekin. 

Zer ordutegi eta prezio du zaintza-zerbitzuak? 

Zaintza-zerbitzua eskariaren arabera antolatuko da. Aurtengo ordutegia honako hau da: 7:30etik 9:00etara eta 16:30etatik 17:30etara. Goizeko zerbitzuaren kostua ordu-erdiko 21€/hileko izango da eta arratsaldeko zerbitzuaren kostua berriz ordu-erdiko 25€/hileko izango da.

Zein da eskola-egutegia?

Eusko Jaurlaritzaren eskola-plangintzak arautzen du eskola-egutegia: klaseak 2024ko irailaren 6an hasiko dira. Hau da 2024-2025 ikasturteko egutegia.

Zenbatekoa da egokitzapen-aldia?

Aste bat eta erdiko egokitze-aldia dago 2 urteko ikasturtean. Gainontzeko ikasleen kasuan jardun erdiarekin hasten dira aste bat eta erdiz.

Zenbat eskola-ordu dituzte astean ikasleek?

Astean 25 eskola-ordu dituzte. Eta ordutegia, 9:00etatik 12:00etara eta 14:30etik 16:30era izango da.

eskola Garraio-zerbitzua DAGO?

IGE Larrunek (ikastetxeko gurasoen elkarteak) Larrun école basco-francaisen laguntzarekin garraio zerbitzua kudeatzen du. Goizeko eta arratsaldeko zerbitzuak eskaintzen dira Bengoetxea enpresaren eskutik. Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi hurrengo helbidera: igelarrun@gmail.com.

Zein da ikastetxearen hizkuntza-proiektua?

Larrunen hizkuntza-eredua hurrengoa da:

Elebiduna (frantsesa eta euskara) Haur Hezkuntzan eta gaztelania Lehen Hezkuntzako 1. mailan gehituko da. Donostiako hizkuntz-ikastetxeen artean, B eredua eskaintzen duen bakarra Larrun école basco-française da.

Ingelesa, berriz, frantsesa, euskara eta gaztelania finkatutakoan gehituko da. Ez da Lehen Hezkuntzako azken mailetan baino lehenago gehituko, eta DBHn eta Batxilergoan jarraituko dute ikasten; hortaz, 8-9 urtez ikasiko dute.

Zer maila izango dute hizkuntzetan Batxilergoa amaitzean? 

C1 frantsesa, euskara eta gaztelanian.
B1/B2 ingelesean.

Zer da BachiBac programa?

BachiBac titulazio bikoitzekoa Batxilergoko programa ofizial bat da, espainiar eta frantziar gobernuek 2008an sinatutako akordio baten ondorioz. Programaren helburua ikasleei Batxilergoa eta Baccalauréat-a aldi berean lortzeko aukera ematea da, curriculum misto baten bidez.

Titulazio bikoitz horrek aukera ematen die ikasleei goi-mailako ikasketak eta jarduera profesionala Bidasoaren alde batean zein bestean gauzatzeko. BachiBac programak, zehazki, aukera hauek ematen dizkie ikasleei:

- Euskal eta espainiar unibertsitateetan ikasteko aukera gehiago edukitzea,

- Frantziako goi-mailako ikasketa-sisteman ikasi ahal izatea (Université, Grandes Écoles, Écoles de Commerce et d’Ingénieurs, Écoles spécialisées),

- Europan eta herrialde frankofonoen barrena ikasi eta lan egitea, 

- Egungo kalifikazioa eta etorkizuneko profil profesionala hobetzea.

Zein da zuen hezkuntza-ikuspegia?

Gure hezkuntza-ikuspegia konpetentzien esparrua da; hona hemen azalpena:

Ikasleek konpetentziak eskuratu ditzaten eta haiek egokiro garatu daitezen, Haur Hezkuntzan ikaskuntza-gune edo txokoetan egiten dugu lan. Lehen Hezkuntzan, berriz, zeharkako proiektuen bidez egingo dugu lan. Gure pedagogia-alorreko taldea, Mondragon Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Fakultatearekin (HUHEZI) batera ari da lanean, gure planteamenduarekin bat datorren programazio egokiena garatzen eta unibertsitatearen ebidentzia eta esperientziarik onenen ondoriozko ezagutza oinarritzat hartuta .

Ikastetxeak ba al du digitalizazio planik? 

Bai, hemen aurki dezakezu.

Zein da hezkuntza-mailak ikasturtez ikasturte ezartzeko zuen plana?

Honela ezarriko dira hezkuntza-mailak ikasturtez ikasturte: 

Lehen Hezkuntza 2023ko irailean hasiko da.